XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta badirudi, mundu honetako zuzengabekeria guztiak konpondu eta gizaki guztiak berdin-berdin jartzen ez diren bitartean, debekatua dagoela alaitasun guztia.

Egia da, zapalduen egoerak eta gizakien zoritxar guztiek gurutzean josten dutela gure alaitasuna.

Baina, hala ere, alaitasun horri eusten eta indartzen saiatu behar dugu, besteei poza eman ahal izateko.

San Paulok berak (47) Ondoren esaten direnetarako, ikus , Jerusalengo Elizako behartsuen aldeko dirueskea egiterakoan, eskuzabalak izateko eskatzen die bere kristauei; eta esaten die, gainera, asmoa ez dela besteak lasaitzea eta, bien bitartean, berberak estu eta larri ibiltzea.

Hala ere, goraipatu egiten ditu, ahal dutena eta gehiago ere ematen dutenak.

Eta horixe da, noski, geurekoikeriaz nor bere barruan gorderik egoteko eta ez besteri eskuzabalez emateko joera dugun gizakiok erabil dezakegun neurri bakarra.

Jainkoak gainezka ematen dio eskuzabalez ematen duenari.

Horregatik, pozik eman genezake, jakinik, inor baino emaile hobea dela gure Aita ona.

Zeure burua bezala hori ulertzeko erarik onena zera aitortzea da: geure burua ematen dugunean bakarrik iristen garela neurri horretara.